XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igande eta jai-egunetako Eukaristiak

Homiliarako argibideak (Eguneko Meza)

Eta azkenak diren egun auetan, Semearen bidez itzegin digu(2. irakurgaia).

Jainkoaren eta gizonaren arteko arremanak ondorengo esaldi bereizi eta bakar onetan zeazten dira: Itza aragi egin zen, eta gure artean jarri zuen bizilekua (Ebanjelioa).

Orduantxe gure salbamen kondairak jotzen du bere gaillurra.

Jesus, SEMEA, Belengo aurra, da Jainkoaren Itza, gizonen argia.

Eta onartzen duten guztiei ematen die Jainkoaren seme-alaba izateko aalmena.

Belengo aurra Jainkoaren ezaugarri arrigarri bat da, samur eta unkigarria, baina ez da aurren aserako itz-totela, baizik borondate oneko gizon oro konprometitzen duen Itz garbi baten leenengo proiektu sendoa.

Mundua sortu zenetik garaien azkenera arte Jainkoa gizonen Historian dagoela, Jesusek garbien adierazten du, ori argitzen duen giltza bera da.

Jesusek, gizonen artean artu duen bizimoduarekin, Jainkoa historian egiten ari dena ulertzen laguntzen du, eta gizonak eman bear duen erantzuna nola eman erakusten du.

Jesus aurkitzea eta berari jarraitzea Jainko gure Aitarekiko etengabeko elkarrizketa bat da, Berarekin arremanetan jartzea.

Jaungoikoa ez du iñork iñoiz ikusi;... Semeak bakarrik eman digu Aren berri (Ebanjelioa).

Jesusek, gizon egitean, ez du Aita guretzat aurkitzea bakarrik egiten, baizik gizonen arteko senidetasunari esanai berri bat ematen dio; onela, gure senide txikiagoei egiten diegun guztia Jesusi egiten diogun bezala artzen da.

Bera, Aita agertzen diguna, edozein senide bearrean dagoenean, guregana etortzen da; ikusten ditugun gure senideak maitatzeko gauza ez bagera, ikusten ez dugun Jainkoa ezin maita dezakegula sinestaraziaz.